Hierros Anetxe

Compra venta de hierro y metal

Hierros Anetxe enpresa eibartarra 1998ko maiatzean sortu zen. Baina jatorria 1965ean du, orduan ekin baitzioten txatar-salerosketari Juan Antxiak eta Ramón Echeverriak.

Negozioak aurrera egin zuen nabarmen, eta beren jarduna Euskadi osora zabaldu zen.

Familia-jarduera luzea izan da, eta gaur ere aurrera jarraitzen du enpresa-sortzaile bien semeekin.